2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

TXANOGORRITXO:

Egun batean, Txanogorritxo bere amonaren etxera joan zen, amona gaixorik zegoen eta.
-Kontuz ibili basoan!-esan zion Txanogorritxoren amak.
Txanogorritxo basora joan zen eta otsoa topatu zuen.
-Nora zoaz Txanogorritxo?-galdetu zion otsoak.
-Nire amonaren etxera noa.-erantzun zion Txanogorritxok.
Txanogorritxok eta otsoak desafio bat egin zuten: Ea nor iristen zen lehenengo amonaren etxera.
Txanogorritxo korrika egin ordez,hasi zen loreak hartzen. Otsoa berehala iritsi zen amonarengana eta atea jo zuen. Tok, tok, tok! Amona ireki atea! -esan zion otsoak. Amonak agindu zion sartzeko.
Amonak otsoa ikusi zuenean, armairuan ezkutatu zen.
Otsoa amonaren txanoa jantzi eta ohean sartu zen.
Orduan txanogorritxo amonaren etxera  iritsi zen, barrura sartu zen eta "amona"  ikusi eta gero, esan zuen:
-Amona, zein belarri handiak dituzun!
-Zuri hobeto entzuteko.-erantzun zion otsoak.
-Begiak ere, zein handiak dituzun!
-Zu hobeto ikusteko.
-Amona, zein aho handia duzun, ezta?
-Zu hobeto irensteko.
Otsoak Txanogorritxorengana korrika hurbildu zen neska jateko asmoarekin.
Zorionez, ehiztari bat agertu zen eta Txanogorritxo eta amona salbatu zituen.
Eta hau bazen edo ez bazen sar dadila kalabazan eta atera dadila Iruñako plazan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina