2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

Hiru Txerrikumeak


Egun batean, hiru txerrikumeak etxetik kanpo joan ziren. Bakoitzak bere bidea hartu zuen, eta bakoitzak bere etxea egitea erabaki zuen.

Lehenengoa oso alferra zen eta lastozko etxe bat egin zuen. Bat batean otso gosetia iritsi zen eta atea jo zuen.Otsoak esan zion atea irekitzeko edo bestela etxea botako zuela.
Txerrikumeak ez zion ireki eta otsoak putz egin zuen eta etxea bota zuen.Txerrikumeak alde egin zuen bere anaiaren etxera.

Bigarren txerrikumeak adarrak bildu zituen eta etxe bat egin zuen.Bi anaiak barrura sartu ziren.Berehala otsoa agertu zen eta esan zien atea irekitzeko edo bestela etxea botako zuela. Txerrikumeek ez zioten ireki eta otsoa, haserre,putz egin zuen eta etxea bota zuen.Txerrikumeek alde egin zuten bere anaiaren etxera.

Hirugarren txerrikumea oso langilea zen eta adreiluzko etxea egin zuen.Bukatu eta gero,otsoa agertu zen eta esan zien atea irekitzeko edo bestela etxea botako zuela.
Txerrikumeek es zioten ireki eta otsoa putz egin zuen baina etxea ezin izan zuen bota.
Teilatura igo zen eta tximiniatik sartu zen,baina barruan txerrikumeek sua piztua zuten, eta otsoa erre egin zen.Otosoak korrika alde egin zuen eta ez zen inoiz itzuli

Azkenik, hiru txerrikumeak  anaia langilearen etxean  bizi izan ziren.

Ala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Iruñeko plazan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina