2015(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

Zazpi antxumeak
Ama: Umeak, ni lanera noa. Ni kanpoan nagoen bitartean, ez ireki atea inori, baina inori ere ez. Otsoa hemen inguruan dabil eta jan egingo zaituzte.
Antxumeak: Ai, ama, zer beldurra! Ez diogu inori atea irekiko. Agur ama.
Otsoa: Ama badoa. Antxumeak bakarrik daude etxean eta nik denak jango ditut. Ja, ja, ja!
TOK, TOK, TOK!!!
Antxumeak: Nor da?
Otsoa: Ama naiz, ireki atea.
Antxumeak: Gezurra! Zu ez zara ama! Gure amak ahots fina eta gozoa dauka eta zuk zakar-zakarra daukazu. Alde hemendik!
Otsoa: Badakit! Arrautzak jango ditut ahotsa fintzeko. Bat, bi, hiru, lau eta bost...
TOC, TOC, TOC!!!
Antxumeak: Nor da?
Otsoa: Ama naiz, ireki atea.
1º antxumea: Ama da, ama da!
2º antxumea: Kontuz, ez ireki oraindik!
3º antxumea: Ea, erakutsi hanka bat ate azpitik.
Antxumeak: Gezurra! Zu ez zara ama! Gure amak hankak zuri-zuriak ditu eta zuk beltz-beltzak dituzu. Alde hemendik!
Otsoa: Badakit! Joango naiz errotara,irina hartuko dut  eta hankak irinetan sartuko ditut. Ja, ja, ja!
TOK, TOK, TOK!
Antxumeak: Nor da?
Otsoa: Ama naiz, ireki atea.
Antxumeak: Ea, erakutsi hanka bat!
Antxumeak: Ama da! Bere hanka zuria da eta.
Otsoa: Ireki atea mesedez.
Antxumeak: Bai, bai ama.
Otsoa: Aaaaaa jango zaituztet!
ÑAM, ÑAM, ÑAM!!!
Antxumeak: Lagunduuuu!!!
Ama: Non daude nire semeak?
Antxume txiki: Otsoa etxean sartu da eta nire anaiak jan ditu!
Ama: Goazen laztana! Otsoaren bila joango gara eta anaiak salbatuko ditugu!
Antxume txiki: Begira ama! Hor dago!
Ama! Sabela irekiko diot eta antxumeak aterako ditut eta harriak sabelean sartuko ditugu!
Otsoa: Aaaa! Zein ongi egin dudan lo...! Banoa ura edatera!
Otsoa: Erori egingo naiz! Lagundu!
Ama: Goazen etxera semeak!Dena ongi bukatu da!!!

1 iruzkin:

  1. Eskerrik asko.
    Gidoia zuzendu dizuet eta oso ongi zegoela ikusi dut.Esaldi bat lekuz aldatu dut.Berehala ikusiko duzue zein den.
    Orian ikasi behar duzue.
    Laster arte
    Julia

    ErantzunEzabatu