2015(e)ko martxoaren 29(a), igandea

TXANOGORRITXO

Ama: Kaixo ni txanogorritxoren ama naiz
Txano.: Ni txanogorritxo naiz
Otsoa: Ni otsoa naiz
Ehiztari: Ni ehiztaria naiz
Amona: Eta ni txanogorritxoren amona naiz
Ama: Txanogorritxo!
Txano: Zer?
Ama: Eraman hau amonari, gaixorik dago eta.
Txano: Eta zer da hau?
Ama: Eztiak eta taloak dira, hartu!
Txano: Zer goxoa!!!
Ama: Eraman eta kontuz ibili basoan, otsoa dago eta!
Txano: (abestia) txanogorritxo dut izena, amonaren etxera noa, amonatxo ikustera.
Otsoa: Nora zoaz polita?
Txano: Amonaren etxera noa
Otsoa: Zoaz bide horretatik motzagoa dela eta, ni hemendik joango naiz
Txano: Lore batzuk bilduko ditut
Otsoa: Amonaren etxera joango naiz eta txanogorritxo baino lehenago iritsiko naiz.
Otsoa: Tok tok! Amona sar naiteke? Txanogorritxo naiz
Amona: Bai bai sartu!
Amona: Ahhh otsoa da!!! Armairuan sartuko naiz beldurra daukat eta.
Otsoa: Amonaren txanoa eta lepoihala jantziko ditut eta ohean sartuko naiz
Txano: Iritsi naiz, amona, sar naiteke?
Otsoa: Sartu, sartu ohean nago!!
Txano: Amona zein belarri haundiak dituzun!
Otsoa: Zuri hobeto entzuteko
Txano: Begiak ere, zein handiak dituzun!
Otsoa: Zu hobeto  ikusteko
Txano: Zein aho handia duzun, ezta?
Otsoa: Zu hobeto irenstekooooo!
Txano: Ahhhhh!!! Laguntza!!!
Otsoa: Etorri!
Txano: Amona, amona lagundu mesedez!!
Amona: Txanogorritxo etorri!!
Ehiztari: Zer gertatu da?
Txano: Otsoa nire etxean dago
Ehiztari: Itxoin pixka bat, ni zure amona laguntzera joango naiz
Ehiztari: Han dago otsoa!, tirokatu dut
Txano: Eskerrik asko ehiztari!
Amona: Eskerrik asko
Ehiztari: Ez horregatik, agur
Amona: Agur, gero arte
Txano: Agur
Denak: Gustatu izana espero dugu! Agur!!

1 iruzkin:

  1. Mila esker guztioi.
    Gidoi ona asmatu duuze.Orain, ikastera!!!!!!!!
    Laster arte
    Julia

    ErantzunEzabatu