2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

DENBORAZKO ESALDIAK
1.- Irakaslea ateratzen da; jolasean hasten dira haurrak.
-Irakaslea ateratzen denean jolasean hasten dira haurrak.
2.- Berandu da; taxia hartzen dut.
-Berandu denean taxia hartzen dut.
3.- Norbait agertzen da; zaunka egiten du zakurrak.
-Norbait agertzen denean zaunka egiten du zakurrak.
4.- Ehiztariak joan dira; agertu dira txoriak.
-Ehiztariak joan direnean agertu dira txoriak.
5.- Bilbora joaten naiz; Begoñarekin bazkaltzen dut.
-Bilbora joaten naizenean Begoñarekin bazkaltzen dut.
6.- Nagusia agertu zen; lanean hazi ziren denak.
-Nagusia agertu zenean lanean hazi ziren denak.
7.- Italiara joan ziren; nazkatu arte jan zituzten makarroiak.
-Italiara joan zirenean nazkatu arte jan zituzten makarroiak.
8.- Gaztea nintzen; gehiegi erretzen nuen.
-Gaztea nintzenean gehiegi erretzen nuen.
9.- Parisa joan ginen; museo asko ikusi genituen.
-Parisa joan ginenean museo asko ikusi genituen.
10.- Sartu ginen; bazkaltzen ari ziren.
-Sartu ginenean bazkaltzen ari ziren.
11.- Ez du gogorik; ez du ezer jaten.
-Ez duenean gogorik ez du ezer jaten.
12.- Nahi du; ederki egiten ditu gauzak.
-Nahi duenean ederki egiten ditu gauzak.
13.- Zerbait erosten du; txekez ordaintzen du.
-Zerbait erosten duenean txekez ordaintzen du.
14.- Dirua behar du; aitonari eskatzen dio.
-Dirua behar duenean aitonari eskatzen dio.
15.- Hotza egiten du; kafesne beroa hartzen dut.
-Hotza egiten duenean kafesne beroa hartzen dut.
16.- Beroa egiten du; ur freskoa edaten dut.
-Beroa egiten duenean ur freskoa edaten dut.
17.- Haurrek alde egiten dute; lasaiago mintzatuko gara.
-Haurrek alde egiten dutenean lasaiago mintzatuko gara.
18.- Dendak irekitzen dituzte; erosiko dugu alkandora.
-Dendak irekitzen dituztenean erosiko dugu alkandora.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina