2017(e)ko otsailaren 14(a), asteartea






IGERILEKUA

Udako egun batean nire lagunak eta ni igerilekura joan ginen eta iritsi bezain pronto, igerilekuan futbol partida bat jolastu genuen, Jolasten ginen bitartean, baloia erori zen uretan eta ni  baloiaren bila joan nintzen. Nire lagunek bultzatu ninduten eta etxera joan behar izan nuen arropa lehorra janztzera.


Resultado de imagen de niño callendose a una piscina


San Ferminetako egun batean kalera joan ginen eta musikari batzuen ondotik pasatu ginen. Nik 5 urte nituen eta dantzan hasi nintzen. Nire osabak nire dantza grabatu nahi zuen, baina nik berarekin dantzatu nahi nuen Azkenik, ez zuen nirekin dantzatu, baina bideoa etxean daukat...



Mikro - gertaketa

                          EZKUTAKETAN


Txikia nintzenean,nire herrian nengoen nire familiarekin.Gauean nire aitak esan zidan Iruñara itzuli behar genuela eta ni haserretu egin nintzen. Gero ezkutaketa jolastu ginen eta nire osabak lagundu zidan eskutatzen. Estolda baten azpian ezkutatu nintzen eta hor egon nintzen isil-isilik. gero ni gurasoak nire bila hasi ziren eta pentsatu zuten ezkutatua nengoela Iruñara ez itzultzeko. Orduan nire gurasoek hartu zuten kotxea eta Iruñara joan ziren ni gabe.Zoritzarrez,hor geratu nintzen denbora asko estoldaren estalkiak asko pisatzen zuelako, baina aldi berhan Larunben geratu nintzen.
Egun batean, 10 urte nituenean,lagun baten etxera nindoalarik,  estolda bat irekita zegoela ikusi nuen. Estolda saihestu nahi nuen, baina irristatu egin nintzen eta sartu nuen hanka estoldan.

Atera nuenean, hanka arraspatua, zauriekin eta odolarekin zegoen. Gero, etxera ailegatu nintzenean, nire gurasoak izutu egin ziren eta medikuarengana eraman ninduten.

2017(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

Gertaera

Egun batean nire lagunak eta ni Moreara joan ginen. Victoria's secret dendan sartu ginen bularretakoak ikusitera. Jantziak ikusten genituen bitartean, Mireyak koloniak ikusi zituen eta kolonia bat usaintzea bururatu zitzaion, baina nahi gabe lurrera erori zen. Nik Mireya ikusi nuen, dendatik kanpora herrenka ateratzen zen bitartean . Gu Mireyaren atzetik joan ginen berehala.


GERTAERA


Txikitan, nire txakurrarekin oinez nindoan eta talka egin nuen zuhaitz baten kontra. Talka egin ondoren, korrika joan nintzen, lotsatu egin nintzelako eta jende asko niri begira zegoen eta.

2017(e)ko otsailaren 12(a), igandea

GERTAERA

Nire aita, nire ama, nire lau urteko neba eta ni E'leclercen geunden. Erosketak egiten genituen bitartean, nire aita konturatu zen nire neba ez zegoela. Denda osoa zeharkatu genuen bere bila , baina guk ez genuen nire neba aurkitu. Bost minutu pasatu  ondoren, nire neba agertu zen liburu batekin eta berak eskatu zigun  liburua erosteko. Liburua ordaindu besain laster, nire aita konturatu zen nire nebaren berokia ez zegoela. Azkenik, berokia galdu genuen.