gertaera etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
gertaera etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko martxoaren 17(a), ostirala

GERTAERA

Txikitan, 5 urterekin, Brasileko supermerkatu batean galdu egin nintzen. Nire gurasoek deitu egin zidaten megafoniatik. Bitartean ni ondoko dendan nengoen jostailuak begiratzen.


2017(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

Gertaera

Egun batean nire lagunak eta ni Moreara joan ginen. Victoria's secret dendan sartu ginen bularretakoak ikusitera. Jantziak ikusten genituen bitartean, Mireyak koloniak ikusi zituen eta kolonia bat usaintzea bururatu zitzaion, baina nahi gabe lurrera erori zen. Nik Mireya ikusi nuen, dendatik kanpora herrenka ateratzen zen bitartean . Gu Mireyaren atzetik joan ginen berehala.


2017(e)ko otsailaren 12(a), igandea

MIKROGERTAERA

Txikitan Irañetara joan giren, erreka batera joan ginen eta bat batean lagun batek nire alkandora uretara bota zuen eta zorionez  harri batean geratu zen, eta nik hartzera joan behar izan nuen. Ura oso hotza zegoen...

2017(e)ko otsailaren 11(a), larunbata

MIKROGERTAERA

Txikitan dendara joan nintzen nire familiarekin eta nik ate bat irekibezain pronto, alarma bat jotzen hasi zen.Denda hartako zaintzaile batek piztu omen zuen alarma...

2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

Mikrogertaera

Txikitan, nire amarekin etxean nengoen, eta nire amak esan zidan  liburu bat irakurtzeko, gutxi irakurtzen nuelako. Baina niri ez zitzaidan batere gustatzen hori egitea, horregatik liburuaren bukaera asmatu nuen amari kontatzeko;baina nire amak liburua irakurria zuen eta berehala konturatu zen.
Txikia nintzenean, oporretara joaten nintzen nire familiarekin. Egun batean, hondartzara joan ginen. Jolastu egiten nuen bitartean, muskuilu bat zapaldu nuen. Hori gertatu ondoren, larrialdietara joan nintzen eta sendagileak kontu handiz atera zidan muskuilua.


Txikitan Irañetako iturburuan nengoen klasekoekin. Egarri nintzen eta lagun bati eskatu nion kantimplora. Ura hartzera joan nintzen, baina uretan "erori" nintzen.
Zorionez kantimiplora adar batetik zintzilik geratu zen. Nire lagunak praka kendu zuen eta kantimploraren bila joan zen.
Neguan gertatu zenez, ura bero-bero ez zegoen. Nire lagunak kantimplora berreskuratu zuen baina oinak oso hotzak zituen. Barre asko egin genuen.