antzerkia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
antzerkia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015(e)ko ekainaren 27(a), larunbata
TXONTXONGILOAK ZAZPI ANTZUMEAK
ZAZPI ANTXUMEAK
Gu Anne, Gabriel, Monica, Ainhoa eta Alejandro gara. Zazpi Antxumeak egin dugu. Lehenengo egunean, ipuinak aukeratu ditugu eta gero, gidoia egin dugu.Ondore, pertsonaiak aukeratu ditugu. Beranduago, saioak egin ditugu eta azkenik, txontxongiloak egin ditugu.
Guk alaitasuna eta lotsa eta urduritasuna nabaritu ditugu.
Gehien gustatu zaiguna taldeka lan egitea izan da.
Gutxien gustatu zaiguna gidoia ikastea izan da.
2015(e)ko martxoaren 30(a), astelehena
Zazpi antxumeak
Ama: Umeak, ni lanera noa. Ni kanpoan nagoen bitartean, ez ireki atea inori, baina inori ere ez. Otsoa hemen inguruan dabil eta jan egingo zaituzte.
Antxumeak: Ai, ama, zer beldurra! Ez diogu inori atea irekiko. Agur ama.
Otsoa: Ama badoa. Antxumeak bakarrik daude etxean eta nik denak jango ditut. Ja, ja, ja!
TOK, TOK, TOK!!!
Antxumeak: Nor da?
Otsoa: Ama naiz, ireki atea.
Antxumeak: Gezurra! Zu ez zara ama! Gure amak ahots fina eta gozoa dauka eta zuk zakar-zakarra daukazu. Alde hemendik!
Otsoa: Badakit! Arrautzak jango ditut ahotsa fintzeko. Bat, bi, hiru, lau eta bost...
TOC, TOC, TOC!!!
Antxumeak: Nor da?
Otsoa: Ama naiz, ireki atea.
1º antxumea: Ama da, ama da!
2º antxumea: Kontuz, ez ireki oraindik!
3º antxumea: Ea, erakutsi hanka bat ate azpitik.
Antxumeak: Gezurra! Zu ez zara ama! Gure amak hankak zuri-zuriak ditu eta zuk beltz-beltzak dituzu. Alde hemendik!
Otsoa: Badakit! Joango naiz errotara,irina hartuko dut eta hankak irinetan sartuko ditut. Ja, ja, ja!
TOK, TOK, TOK!
Antxumeak: Nor da?
Otsoa: Ama naiz, ireki atea.
Antxumeak: Ea, erakutsi hanka bat!
Antxumeak: Ama da! Bere hanka zuria da eta.
Otsoa: Ireki atea mesedez.
Antxumeak: Bai, bai ama.
Otsoa: Aaaaaa jango zaituztet!
ÑAM, ÑAM, ÑAM!!!
Antxumeak: Lagunduuuu!!!
Ama: Non daude nire semeak?
Antxume txiki: Otsoa etxean sartu da eta nire anaiak jan ditu!
Ama: Goazen laztana! Otsoaren bila joango gara eta anaiak salbatuko ditugu!
Antxume txiki: Begira ama! Hor dago!
Ama! Sabela irekiko diot eta antxumeak aterako ditut eta harriak sabelean sartuko ditugu!
Otsoa: Aaaa! Zein ongi egin dudan lo...! Banoa ura edatera!
Otsoa: Aaaa! Zein ongi egin dudan lo...! Banoa ura edatera!
Otsoa: Erori egingo naiz! Lagundu!
Ama: Goazen etxera semeak!Dena ongi bukatu da!!!
2015(e)ko martxoaren 29(a), igandea
TXANOGORRITXO
Ama: Kaixo ni txanogorritxoren ama naizTxano.: Ni txanogorritxo naiz
Otsoa: Ni otsoa naiz
Ehiztari: Ni ehiztaria naiz
Amona: Eta ni txanogorritxoren amona naiz
Ama: Txanogorritxo!
Txano: Zer?
Ama: Eraman hau amonari, gaixorik dago eta.
Txano: Eta zer da hau?
Ama: Eztiak eta taloak dira, hartu!
Txano: Zer goxoa!!!
Ama: Eraman eta kontuz ibili basoan, otsoa dago eta!
Txano: (abestia) txanogorritxo dut izena, amonaren etxera noa, amonatxo ikustera.
Otsoa: Nora zoaz polita?
Txano: Amonaren etxera noa
Otsoa: Zoaz bide horretatik motzagoa dela eta, ni hemendik joango naiz
Txano: Lore batzuk bilduko ditut
Otsoa: Amonaren etxera joango naiz eta txanogorritxo baino lehenago iritsiko naiz.
Otsoa: Tok tok! Amona sar naiteke? Txanogorritxo naiz
Amona: Bai bai sartu!
Amona: Ahhh otsoa da!!! Armairuan sartuko naiz beldurra daukat eta.
Otsoa: Amonaren txanoa eta lepoihala jantziko ditut eta ohean sartuko naiz
Txano: Iritsi naiz, amona, sar naiteke?
Otsoa: Sartu, sartu ohean nago!!
Txano: Amona zein belarri haundiak dituzun!
Otsoa: Zuri hobeto entzuteko
Txano: Begiak ere, zein handiak dituzun!
Txano: Zein aho handia duzun, ezta?
Otsoa: Zu hobeto irenstekooooo!
Txano: Ahhhhh!!! Laguntza!!!
Otsoa: Etorri!
Txano: Amona, amona lagundu mesedez!!
Amona: Txanogorritxo etorri!!
Ehiztari: Zer gertatu da?
Txano: Otsoa nire etxean dago
Ehiztari: Itxoin pixka bat, ni zure amona laguntzera joango naiz
Ehiztari: Han dago otsoa!, tirokatu dut
Txano: Eskerrik asko ehiztari!
Amona: Eskerrik asko
Ehiztari: Ez horregatik, agur
Amona: Agur, gero arte
Txano: Agur
Denak: Gustatu izana espero dugu! Agur!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)