Zazpi antxumeak
Ama: Umeak, ni lanera noa. Ni kanpoan nagoen bitartean, ez ireki atea inori, baina inori ere ez. Otsoa hemen inguruan dabil eta jan egingo zaituzte.
Antxumeak: Ai, ama, zer beldurra! Ez diogu inori atea irekiko. Agur ama.
Otsoa: Ama badoa. Antxumeak bakarrik daude etxean eta nik denak jango ditut. Ja, ja, ja!
TOK, TOK, TOK!!!
Antxumeak: Nor da?
Otsoa: Ama naiz, ireki atea.
Antxumeak: Gezurra! Zu ez zara ama! Gure amak ahots fina eta gozoa dauka eta zuk zakar-zakarra daukazu. Alde hemendik!
Otsoa: Badakit! Arrautzak jango ditut ahotsa fintzeko. Bat, bi, hiru, lau eta bost...
TOC, TOC, TOC!!!
Antxumeak: Nor da?
Otsoa: Ama naiz, ireki atea.
1º antxumea: Ama da, ama da!
2º antxumea: Kontuz, ez ireki oraindik!
3º antxumea: Ea, erakutsi hanka bat ate azpitik.
Antxumeak: Gezurra! Zu ez zara ama! Gure amak hankak zuri-zuriak ditu eta zuk beltz-beltzak dituzu. Alde hemendik!
Otsoa: Badakit! Joango naiz errotara,irina hartuko dut eta hankak irinetan sartuko ditut. Ja, ja, ja!
TOK, TOK, TOK!
Antxumeak: Nor da?
Otsoa: Ama naiz, ireki atea.
Antxumeak: Ea, erakutsi hanka bat!
Antxumeak: Ama da! Bere hanka zuria da eta.
Otsoa: Ireki atea mesedez.
Antxumeak: Bai, bai ama.
Otsoa: Aaaaaa jango zaituztet!
ÑAM, ÑAM, ÑAM!!!
Antxumeak: Lagunduuuu!!!
Ama: Non daude nire semeak?
Antxume txiki: Otsoa etxean sartu da eta nire anaiak jan ditu!
Ama: Goazen laztana! Otsoaren bila joango gara eta anaiak salbatuko ditugu!
Antxume txiki: Begira ama! Hor dago!
Ama! Sabela irekiko diot eta antxumeak aterako ditut eta harriak sabelean sartuko ditugu!
Otsoa: Aaaa! Zein ongi egin dudan lo...! Banoa ura edatera!
Otsoa: Aaaa! Zein ongi egin dudan lo...! Banoa ura edatera!
Otsoa: Erori egingo naiz! Lagundu!
Ama: Goazen etxera semeak!Dena ongi bukatu da!!!
Eskerrik asko.
ErantzunEzabatuGidoia zuzendu dizuet eta oso ongi zegoela ikusi dut.Esaldi bat lekuz aldatu dut.Berehala ikusiko duzue zein den.
Orian ikasi behar duzue.
Laster arte
Julia