Imanol Hurtado etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Imanol Hurtado etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko ekainaren 6(a), asteartea

AGURRA



Gure etapa eskola honetan  bukatzear dago eta orain beste proiektu bat hasiko dugu. Gure bizitza eskolan, oso garrantzitsua izan da. Haur Hezkuntzan, animaliak, zenbakiak eta gauza asko egiten genituen.
Gure gustuko proiektuak "Antzerkiak" eta txotxongiloak izan dira, txikien aurrean egin genuelako eta ondo pasatu genuelako.

2017(e)ko martxoaren 17(a), ostirala

OSASUN HIZTEGI:

Hiztegia:
giltzurruna- riñón
hestea- intestino
gibela- hígado
hotzikara- escalofrio
gorputzaldi eskasa- mal cuerpo
sukarra-fiebre
doministikua- estornudo
zorabia- mareo
estula-tos
emaitza- resultado
bihotzerrea- ardor de estómago
botaka egin- vomitar
beherakoa- diarrea
idorreria- estreñimiento
bihotza- corazón 
birika- pulmón
burua- cabeza
sabela- tripa 
   
Esaldiak:
Sabeleko mina daukat.
Mikelek sukarra du.
Sukarra du, gaixorik dago eta.
Giltzurrunak sabel aldearen atzeko alderdian daude.

ATZIZKIAK:
ka- eztulka, botaka, txaloka.
gile- sendagile,langile.
tasun- gaixotasun, lasaitasun.
ari- zapatari, botikari.
tzaile- saltzaile.
eko-tako- beherako

2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

HIRU TXERRIKUMEAK

Baziren behin hiru txerrikume bakarrik bizi nahi zutenak. Lehenengoak lastozko etxea egin zuen oso alferra zelako. Bigarren txerrikumeak egurrezko etxea egin zuen. Eta hirugarren txerrikumeak adreiluz  egin zuen etxea. Egun batean, otso bat iritsi zen anaia txikiaren etxera eta atea jo zuen. Txerrikumeak ez zion atea ireki, eta otsoak gogor putz egin ondoren, etxea bota zuen. 1.txerrikumea anaiaren etxera joan zen.Otsoa ere  bigarren txerrikumearen etxera iritsi zen eta eskatu zion atea irekitzeko. Txerrikumeak ezetz esan zion eta otsoak putz egiten hasi zen eta txabola bota zuen.Bi txerrikumeak anaia handiaren etxera hurbildu ziren. Otsoa  txerrikumeen atzetik joan zen eta anaia handiaren etxera ailegatu zen. Putz eta putz egin zuen baina  ezin izan zuen etxea bota.Orduan,otsoa teilatura igo eta tximiniatik sartu zen ,baina txerrikumeak oso azkarrak zirenez, lapikoa handi bat ipini zuten sutan. Otsoa barruan erori eta erre egin zen. Hortik aurrera txerrikumeak lasai bizi izan ziren.