Malala Yousafzai nerabe pakistandarra eta
Kailash Satyarthi ekintzaile indiarra saritu ditu Norvegiako Nobelaren
batzordeak, haurren eskubideen alde egindako lanagatik. Bereziki, umeen
eta gazteen errepresioaren aurkako eta hezkuntzarako eskubidearen aldeko
jardunagatik saritu dituzte.
Satyarthi indiarraren kasuan, hark izandako "ausardia" nabarmendu du
batzordeak; protesta eta manifestazio baketsuetan parte hartu duela
gogoratu du, umeen esplotazioa salatzeko. Yousafzairi dagokionez,
batzordeak esan du gaztea izan arren hainbat urtez aritu dela nesken
hezkuntzarako eskubidearen alde borrokan.
MIKEL IZU 2B
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina